Saltar al contenido principal

Configuración de cookies

Utilizamos cookies para asegurar las funcionalidades básicas del sitio web y para mejorar tu experiencia en línea. Puedes configurar y aceptar el uso de las cookies, y modificar tus opciones de consentimiento en cualquier momento.

Esenciales

Preferencias

Analíticas y estadísticas

Marketing

¡Selecciona tu grupo preferido para carnavales 2026! - ¡Participa!

Página

Herrritarren Batzarra inplementatzeko hainbat batzorde eta lantalde sortu dira:

Inplementazio batzordeak

1.    Jarraipen Batzordea: zeinetan alderdi politikoetako ordezkariak eta deliberazio-prozesuetan nazioarteko adituek parte hartzen dute. Helburua prozesuan aniztasun ideologikoa bermatzea da, baita askotariko ezagutza ere. Herritarren Batzarraren diseinua behatuko dute Tolosako herriaren interes eta beharrekin lotuta dagoela ziurtatzeko
2.    Proiektu taldea: Tolosako udaleko, Arantzazulab-eko, Aztikerreko eta Prometeako ordezkariez osatua. Egitasmoa diseinatu eta inplementatuko dute.
3.    Edukien Batzordea: non gaian adituek askotariko ezagutza identifikatu eta partekatzen duten.
4.    Ebaluazio taldea: egitasmoa ebaluatuko dute, ikasketak eratortzeko eta landutakoaren inpaktua ulertzeko.

Ikuskapen taldea aktibatu egingo da behar edo eskaera zehatzak sortu ezkero.

Beheko irudian jasotzen da Herritarren Batzarraren antolaera modu grafikoan:

Antolamendua

Tolosako Herritarren Batzarraren egutegi orokorra hau da:

Egutegia

Herritarren Batzarrek, Demokrazioa Deliberatiboaren markoari erantzuten diote. Herritarren Batzarra da deliberazio-prozesu ordezkatzaileak inplementatzeko modu bat.

Deliberazio-prozesu ordezkatzailea izeneko prozesuan zera egiten da: herritarren askotariko profilen adierazgarri den pertsona-talde batek informazioa aztertzen du, adostasuna bilatzeko deliberatu eta agintari publikoei zuzendutako gomendio zehatzak garatzen ditu. Prozesu hauek formatu desberdinak dituzte, besteak beste: herritarren batzarrak, epaimahaiak edo panelak.

zeri erantzuten dio (1)

Herritarren Batzarraren ezaugarri teknikoak

Orokorrean Herritarren Batzarretan honako urratsak jarraitzen dira:
    1. Jarraipen Batzordea sortzen da, non alderdi guztietako ordezkariek parte hartuko duten.
    2. Adituen Batzordea eratzen da Jarraipen Batzordearen pean. Talde honek sortuko du Herritarren Batzarrean gaia aurkezteko hasierako testua eta herritarrekin saioetan parte hartuko duten lehen hizlarien zerrenda proposatuko du.
    3. Zozketa zibikoaren bidez herritarrak ausaz aukeratzen dira honako irizpideak kontuan hartuta: sexua, adina, hezkuntza maila, eta bizilekua.
    4. Herritarrekin saioak:
            a) Informazio-fasea: jorratzen den galderaren arabera, askotariko ikuspuntuak eta ezagutza jasoko dute herritarrek.
            b) Deliberazio-fasea: herritarrek gaiaren inguruko solasaldiak egiten dituzte eta adostasuneko puntuak identifikatzen dituzte.
            c) Gomendio-amankomunak aurkezteko fasea: Batzarrean parte hartzen duten herritarrek amankomuneko gomendioak idatziko dituzte eta horiek guztiak lehenesteko ariketa egingo dute. Hautatuko gomendioak erakunde publiko komanditarioari aurkeztuko dizkiote.
    1. Erakunde publiko komanditarioak erantzuna emango die proposatutako gomendioei.

Nola egiten du lan

Confirmar

Por favor, inicia la sesión

La contraseña es demasiado corta.