Saltar al contenido principal

Configuración de cookies

Utilizamos cookies para asegurar las funcionalidades básicas del sitio web y para mejorar tu experiencia en línea. Puedes configurar y aceptar el uso de las cookies, y modificar tus opciones de consentimiento en cualquier momento.

Esenciales

Preferencias

Analíticas y estadísticas

Marketing

¡Selecciona tu grupo preferido para carnavales 2026! - ¡Participa!

Página

ppppppppp

ZER  da Tolosako Herritarren Batzarra?

Covid19 pandemiak agerian utzi du komunitate kohesionatu eta indartsu bat izatearen garrantzia eta beharra eta zenbat eta lotura eta harreman gehiago pertsonen artean orduan eta osasuntsuagoa dela komunitatea.

Zentzu horretan, tolosarren osasun eta ongizate emozionala udalerri gisa dugun erronka sozial kolektiboetako bat da; erantzun kolektiboa eskatzen duena, duen dimentsioagatik eta konplexutasunagatik.

Isolamendua, depresioa, antsietatea eta bakardadea bezalako errealitateak eta arazoak, besteak beste, gure inguruko adin guztietako pertsonengan ematen dira, eta nabarmenagoak egin dira oso denbora laburrean.

Gainera, luzaroan, arazo hauen aurrean estereotipoak eta estigmak sortu izan dira, hainbat eremutatik aurre egiten saiatu garenak. Tolosako Udalak hainbat prebentzio-proiektu gauzatu ditu osasun emozional komunitarioa zaintzen laguntzeko. Aldi berean, Tolosako komunitatea osasun-arazoei eta ongizate emozionalari aurre egiteko laguntza-sareak sortzen saiatu da. Baina ekimen horiek guztiak ez dira nahikoak izan.

Estigmak hausteko eta elkarrekin lan egiteko garaia da, gizarte gisa dugun erronka honi erantzun kolektiboak bilatzeko.

ZERGATIK Tolosako Herritarren Batzarra?

Parez pare ditugun erronkak konplexuak dira eta horiei irtenbideak aurkitzeko askotariko pertsonek elkarlanean aritu beharko gara. Tolosako gizartean bizi ditugun erronka horien artean ongizate eta osasun emozionala da etengabe goranzko joeran ikusten ari garena; eta ez gara gai izaten ari horri aurre egiteko irtenbideak proposatzen. Horregatik proposatzen dugu herritarrak eta gaian adituek erronka aztertzea eta gomendioak proposatzea.

Tolosako Herritarren Batzarrak aukera emango du:

  •     Herritarren gomendio informatuak txertatzea udal-araudia lantzerakoan;

  •     Herritarrek ekintza posibleak nola lehenesten dituzten ulertzea;

  •     Gizarte-ekintzaren legitimitatea handitzea aztergai dugun eremuan;

  •     Interes-taldeen inpaktuak agerian uztea;

  •     Blokeo politikoei aurre egitea;

  •     Gobernantzan, herritarrek parte hartzeko konpromisoa betetzea ongizate emozionalari aurre egitean.

Confirmar

Por favor, inicia la sesión

La contraseña es demasiado corta.