NORK sustatzen du Tolosako Herritarren Batzarra?
Herritarren batzarra deitzen duen erakundea: Tolosako Udala
Herritarren Batzarraren erakunde komanditarioa da
Erakunde komanditarioak enkargua egiten du. Horrek esan nahi du Batzarra egitasmoa sortzen duela, eta galdera definitzen duela. Galdera, erakundearen eskumenen esparruan gomendio erabilgarriak eragiteko diseinatzen da. Erakundeak idatziz erantzungo die, une desberdinetan, batzarraren gomendioei (Batzarra amaitu eta bi hilabetera, sei hilabetera eta 18 hilabetera), eta, hala badagokio, horiek inplementatuko ditu.
Eragile sustatzailea: Arantzazulab
Eragile sustatzailea, gobernantza-eredu berrien inguruan lan egiten duen gizarte-berrikuntza laborategiak da, eta gizarte zibiletik Herritarren Batzarra egitea bultzatzen du. Eragile betearazlea da, halaber, prozesu osoa koordinatzen dute.
Aholkularitza independentea: ELGA / OCDE
ELGA lantaldea egitasmoaren diseinu fase guztietan parte hartzen du, proiektu taldearekin eta inplementazioan izango diren erakundeekin elkarlanean, xedea izanik diseinu deliberatibo onaren printzipioak betetzea. Inplementazioa maila lokalean eta euskaraz egiten ari garenez, inplementazioa erakunde lokalek egingo dute, eta ELGA taldeak sortzen diren galderak erantzunez laguntza emango du prozesu osoan zehar.